06 Oct, 18

EUSKAL HERRIKO ERDIGUNEA.

Aldaketak egitarauan eguraldi oso txarra aurreikusten delako

Iratxo Mendi elkarteak, Sakanako Mendizaleak eta Independentistak sareak EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA mendi martxa burutuko da Urriaren 14an.

Andia mendilerroan kokatuta dagoen Euskal Herriko erdigune geografikora urteroko mendi martxa burutuko da datorren igandean, urriaren 14an.

 

Martxa hiru toki desberdinetik irten, hiru zutabeek erdigunean bat egin eta bertan ekitaldia burutzea zegoen aurreikusita. Baina, eguraldi oso txarra aurreikusten dela eta, aldaketak izango dira egitarauan:

 

  • ZUTABE BAKARRA izango da. Irañetako Basakoetxea bordatik irtengo da 9:30ean. (Bertan behera geratzen dira Unanu eta Senosiaineko zutabeak).
  • EKITALDIA Irañetako Basakoetxea bordan egingo da 13:00etan.
  • Ondoren, BAZKARIA  Basakoetxea bordan bertan.

 

ANTOLATZAILEAK: Irurtzuneko Iratxo mendi taldea · Sakanako mendizaleak · INDEPENDENTISTAK sarea

LAUNTZAILEAK: Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Ferderakundea · Irañetako Udala

EHko ERDIGUNEA_PLANOA EHko ERDIGUNEA_PLANOA

Euskal Herriko Erdigunea,  2004an,  finkatu zuen Felix Isasak.  Barizentroa konzeptua erabiliz Andia mendizerran kokaturik dago. Beriain mendi tontorretik nahiko hurbil. Olibesario saroian, 1236 metrotan. Leku zoragarria.

Bazkaria izanen da Irañetako bordan, arratsaldeko hiruetan. Animatu eta parte hartu